Mikel Irizar: Artur erregea

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 10a

Argazkian -nola ez- Artur Mas, atzoko egun katalanak utzi duen garaile banako nabarmena. Garaipena kolektiboa izan da, bistan da. Demokrazia eta independentzia uztartzen dituzten katalanak gai izan dira debekuei aurre egiteko, egoera iraultzeko eta etorkizun propioa irudikatzeko. Atzokoa ikusita, Katalunian egitasmo bakarra geratu da etorkizunerako, eta bere funtsa dira estatu propioa eta katalanen borondatea.

Baina, horrekin batera, argazkiko Artur izan da atzoko garaile pertsonala, askorentzat aurkikuntza galanta. Ez zitzaion behar adina konpromisorik aitortzen, baina honezkero argi dago erabat onartu duela bere egitekoa, alegia, gizartean sortu den uhina surfeatzea, tinko eta eraginkor.

Gaurko Artur sendoa Arturo epela omen zen duela soilik hamabost urte. Ez du axola. Behar izan denean inteligentzia handia erabili du puntu honetara iristeko, eta sinesgarria da esaten duenean prest dagoela hurrengo txanpa ere kudeatzeko. Kataluniakoa izan daiteke mahai biribila, baina atzo Artur erregea sortu zaio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!