Iruñerrian Gaur 2014-11-07

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 7a

PSNk aurkeztu du Parlamentuan ustelkeriaren aurkako proposamena; astelehenean aztertuko du Mahai eta Eledunen batzarrak. EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako Adolfo Araizek izanen duen lan taldea aurkeztu du. Suhiltzaileek protesta ikusgarria egin dute Iruñeko udaletxe plazan giza-baliabideak falta zaizkiela salatu eta kalitatezko zerbitzu publikoa aldarrikatzeko. Mediterranea de Catering enpresak lau langile kaleratu dituela salatu dute ELAk eta LABek. Biharko mobilizazioa deitu du Iruñerriko Herri Harresiak epaiketa politikoen aurka. Etzirako mobilizazio bateratua Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta adierazpen askatasunaren alde: EH Bilduk, Geroa baik, ELAk, LABek, Stee-Eilasek eta ESKk egin dute deia, igande eguerdirako, Iruñeko udaletxe plazan. Iritzien Plazan gaur: Laura Perez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!