Iruñeko zinegotzien biltzar ttipian Nafarroa Baiko Aitor Lakasta, Bilduko Eva Aranguren, Aralarko Aritz Romeo eta Ezkerrako Edurne Egino izan ditugu. Asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu Aitor Abaroa kritikoak. Hiesaren birusarekin kutsatutakoen kopuruak gora egin du Nafarroan. Naiara Elola kazetariak eman dizkigu xehestasunak. Eta Nerea Erbiti kantariak jazz eta blues doinuekin zipriztindu ditu gure uhinak.