Iruñerrian Gaur 2011-11-06

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 6a

Eztabaida Sozialaren Kontseilua osatzeko legea onartu dute UPNk eta PSNk gainontzeko guztiak kontra dituztela. Kanpoan, protesta egin dute ELAk eta LABek "iruzur sozialaren" aurka. Bezperan baieztatu du Juan Jose Lizarbek osoko zuzenketa aurkeztuko dietela UPNren aurrekontuei. "Harrituta" dagoela esan du Lourdes Goikoetxea kontseilariak; Barcinak "eskua luzatu" dio Maria Chiviteri akordioak lotzeko. Murietako ikastetxea ixteko erabakiaren aurka elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Departamentuaren parean; Iribasek dio bi ikaslerekin ikastetxe hori ez dela "bideragarria"; EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Parlamentuan premiazko galdera bat eramanda. "Hamabortz, ama bat" leloarekin ospatuko du heldu den urteko Nafarroa Oinez festa Elizondoko Baztan Ikastolak. Iritzien Plazan: Floren Aoiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!