Frantziako zapore gaziak eta gozoak, denak goxoak

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 5a

Crèpes Suzette postrea eta Quiche Lorraine plater gazia dira gaur Maren Aranburo sukaldari bikainak ekarri dizkigun errezeta goxoak. Hauek eta beste batzuk dira, hain zuzen ere, Sormen Tailerretako bere ikasleei erakutsitako bi. Astero astero bi taldetan biltzen dira hauek bezalako kutixiak prestatzen ikasteko eta ondoren afaltzeko. Inor animatzen bada etxean prestatzera hona hemen errezetak. On egin!

CRÊPES SUZETTE  OSAGAIAK  4 pertsonentzako  OPILARENTZAT  250 ml esne  125gr irin  50gr azukre  2 arrautza  Gatz pixka bat  SALTSARENTZAT  100 gr gurin  70 gr azukre  2 laranjen zuku eta azal birrindua  Triple seco edo Cointreau likore 100 ml     Krepen opilaren osagai guztiak edalontzi neurritzaile batean nahastu eta ongi nahastutak egon arte irabiatu.  Zartagin lau batean krepak prestatu eta behin eginda daudenean bi aldiz tolestu bakoitza eta gorde.  Beste zartagin batean gurina, laranja zukua, azukrea eta laranja azala ipini, su motelean, saltsa lodi bat lortu arte.  Orduan krepak zartaginean sartu, 5 minutuz edo motel motel egosi eta azkenik likorea erantsi, flanbeatu eta itzaltzean prest egongo dira

QICHE LORRAINEOSAGAIAK2-4 Pertsonentzako150 gr. irinaGatz eta piper-beltza3 arrautz75 gr. gurin150 gr. Beicon keztatuEmmental gazta birrinduta125 gr. Esne-gain likidoIntxaur muskatu pixka batirina bol batean jarri eta erdian hutsune bat egin.Gatz pixka bat, arrautze bat eta gurina zati txikitan ebakita erantsi. Nahasketa oratu eta bola bat egin. Zanpatu eta berriro bola forma eman.Film gardenarekin inguratu eta ordu batez utzi hozkailuan.Labea 220º berotu.Beikonari azala eta kartilagoa kendu, xerra txikitan ebaki. zartagin batean urreztu harte frijitu.Beste bi arrautzak irabiatu, esna-gainarekin nahasi eta gatz, piper beltza eta intxaur muskatuarekin apailatu.Ondoren, masa 3mmko lodiera izan arte hedatu.Laberako molde bat gurinez igurtzi, masa gainean jarri eta soberan ateratzen dena moztu. Hondoa sardeska batekin zulatu.Beikon xerrak lehen prestatu dugun nahasketari gehitu, dena moldean jarri eta gaztarekin estali.Labean sartu eta 20-25 minutuz sukaldatu.Beroa zerbitzatu behar da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!