Urrian 813 langabe gehiago zeuden Nafarroan; orotara, 47.019 langabe daude enplegu bulegoetan izena emanda. Urrian 27.669 kontratu sinatu dira, 1.539 mugagabeak. Nafarroako Kutxako 8 milioi euro ordaindu zituen dietatan 2002tik 2012ra. Dirutza poltsikoratu zuten hainbat kontseilarik hitzaldietara entzule gisa joateagatik ere. Kopuruak "deigarriak" direla esan du Metropoli Forala saioan Ibai Fernandez kazetariak; "ustelkeria morala" ikusten du honetan guztian Joxerra Senarrek. Bart gauean larrialdietako eraikin berrian izan den uholdeari garrantzia kendu dio Marta Verak. Osasun kontseilariaren premiazko agerraldia eskatu dute Parlamentuan Bilduk, Aralarrek eta Izquierda-Ezkerrak.