Mikel Irizar: Rodolfo

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 3a

Argazkian Rodolfo Martin Villa espainiar politikaria, gazte eta kopetilun, eskuin besoa agur faxistan altxata. Argazkia edonon agertu da asteon, Servini epaile argentinarrak hainbat agintari eta polizia espainiar atxilotzeko agindua eman ondoren.

Gogoan dut Adolfo Suarezen ministro izan zeneko garaia. Adolfo eta Rodolfo, irribarrea eta borra. Oso oker ez banago, Rodolforena da bere argazkia osatzen duen esaldi bat. Poliziak ETAko talde batekin izandako borrokan hilik suertatu ziren bi ETAkide eta polizia bat, eta Rodolfo ministroa pozik agertu zen: ‘Emaitza 2 eta 1 izan da, gure alde”.

Eta Arrasaten nengoen Agurtzane Arregiren hiletan, Juan Joxe Etxabe bere senarra erdi hilik utzi zuen atentatuan erahila, gerra zikinaren lehen urratsetan. Rodolfo zen orduan polizien ministroa.

Gazterik erretiratu zen politikaren bigarren lerrora, hau da negozioenera, eta lasai biziko zen harrezkero. Sikiera atxilotze aginduak galduaraziko al dio loa eta ozpinduko ardoa!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!