UPN eta PSN ez beste talde guztiek eskatu dituzte azalpenak Nafarroako Kutxako dieten inguruan asteburuan ezagutu dugunaren haritik. Hainbat kontseilarik dietak kobratzen zituzten kutxak antolaturiko hitzaldietara entzule gisa joateagatik. Bilera haiek "publikoak eta agerikoak" zirela, eta beraz, ez dela informazio berria esan du Juan Jose Lizarbek. UPN eta PSN eskutik Eztabaida Sozialaren Kontseilua sortzeko lege proposamenean ere: osteguneko osoko bilkuran onartuko dute legea, zehaztu gabe zenbateko diru laguntza jasoko duen organo horrek. Esa urtegian gertatzen ari denaren inguruan ere azalpen eske oposizioa: obrak gelditzeko eskatu dute EH Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa baik. Iritzien Plazan gaur, Esaz: Nekane Perez.