Fermin Erbiti: Kaka usaina

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 30a

Espantuka ari dira orain Espainiako alderdi nagusietako ordezkariak, iruzurra onartezina dela esanez. Itxura egiten ari direlakoan nago, duela hamar eta hogei urte ere argi zegoelako pipiak janda zuela Espainiako sistema politikoa.

Demokrazia helduetan botere banaketa dago eta, batez ere, agintariak kontrolatzeko modu eraginkorra. Espainian, ordea, agintariek den-dena kontrolatzen dute, baita agintariak kontrolatu behar dituzten instituzioak ere: botere judiziala eta kontu auzitegiak, bi aipatzeagatik.

Dena pentsatua eta antolatua dago iruzurgilea harrapa ez dezaten. Eta harrapatuko balute, zigor handirik bete ez dezan. Jimenez Villarejo iruzurraren aurkako fiskal-ohiak oso argi azaldu du hori, behin baino gehiagotan.

Eta orain, esan bezala, PP zein PSOE espantuka, hau dena aldatu behar dela esanez. Argi dezatela, ezertan hasi aurretik, bi alderdien finantziazio iluna. Eta kakazturik dauden guztiak salatu ondoren, hutsetik has daitezela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!