Lur jausi bat gertatu da Esako urtegiko eskuin magalean; Geroa Baik Ingurumen ministroaren eta Ebroko Ur Konfederazioko presidente Xavier de Pedroren agerraldiak eskatu ditu. Amaiurrek Esako lanetan enpresen eta politikarien arteko lotura ikertzeko eskatu du. Cofely enpresak Nafarroako Gobernuarekin dituen harremanez galdetuta, Muniain eledunak esan du gobernua eta UPN "guztiz garbi" daudela. Osasun sistema "eraisten" ari direla salatu dute Sanduzelaiko osasun etxean egin duten protestan. Iktusaren Mundu Egunari ere begiratu diogu. Iritzien Plazan gaur: Nerea Fillat.