Esan urtegiko eskuin magalean pitzadura gehiago agertu direla salatu dute Río Aragón eta Esa + Ez taldeek. Geroa baik Espainiako Gobernuaren "arduragabekeria" salatu du. Azaroaren 4tik 7ra eginen dute "Navarrometro" inkesta; UPNk eta PSNk CAN, Osasuna eta euskararen inguruko galderak galarazi dituzte. Osasun arloko 350 profesionalek jaso dute jada ebolaren aurkako hiru orduko formazio saioa. Astearteaz geroztik ordenagailu bidez egiten da Nafarroan gida baimena ateratzeko azterketa teorikoa. Leizarragaren Itun Berria jaso du Nafarroako Liburutegiak. Iritzien Plazan gaur: Laura Perez.