Xabier Barber: Ebola: nor dabil gezurretan?

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 24a

Google orrialde birtualean "ebola, pamies, youtube" idazten baduzue bideo zerrenda bat ikusiko duzue, azkenak hilabete honetan grabatuak. Bertan, Josep Pàmies, ikertzaile eta nekazariak, behin eta berriro azaltzen digu ebolarekin egiten ari dena, sortzen ari den beldurra bidegabekoa dela.

Bere iritziz, hainbat datutan oinarritua, ebola erraza da prebenitzen, baita sendatzen ere (eta merkea gainera).

Horrela bada, zer dela-eta jasaten ari garen kanpaina apokaliptikoa? Askotan suertatu den eran, A gripearekin adibidez, botika-multinazionalen interespean berriro?

Horrela ezpada, zergatik ez dute Josep salatzen eta giltzapean sartzen?

Nor da hemen gezurtia? Ez dakit zer pentsatuko duzuen; ni, betikoak direlakoan nago, ez Josep Pàmies preseski.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!