UPN aztoratuta dabil Euskararen Legea aldatzeko proposamena dela eta: Iribas kontseilariak dio eremu ez-euskaldunen ikasleen %5ak besterik ez duela euskaraz ikasten, eta Ikastolek betetzen dutela eskaera hori. Aldaketak "arriskuan" jar ditzake ikastolak eta "eragindako eskaera" ere sor dezake. PSN jarrera aldatzera behartu nahi du UPNk; sozialistek eutsiko diotela uste du Geroa baiko Manu Aierdik. Izquierda-Ezkerrak, Bilduke eta Aralarrek ere aldaketaren garrantzia nabarmendu eta UPNren jokaera kritikatu dute Metropoli Forala saioko solasaldian. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak heldu den urterako aurrekontuak aurkeztu dituzte; UPN etsia hartuta dago, ez du uste aurrera ateratzerik izanen duenik. Iritzien Plazan gaur: Koldo Martinez.