Aingeru Epaltza: Askatasuna

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 22a

Milaka aldiz aditu diegu: eskolan, hautatzeko askatasuna. Bakoitzak bere seme-alabak nahi duen ikastetxe motara bidaltzeko aukera izan behar. Nafarroan, alabaina, halako eskubiderik ez dute milaka eta milaka aita-amek. Orain, iduri du kasik 30 urte iraun duen anormaltasun horri bukaera emateko ados dagoela Nafarroako Parlamentuko gehiengoa, baita duela 20 bat urte, gutxiegi iritzirik, ezezkoa eman ziotenak ere. Edonoren buruan sartzeko modukoa izan behar litzateke. UPNn, ordea, tragedia gisa bizi dute. Hondamendia ekarriko du, nonbait, Artaxoako eta Larragako haurrek euskaraz ikasi ahal izateak. Hondamendia, aizu. Hondamendia izanen da jendaje horrek agintean segitzea maiatzetik aurrera. Eta gerta liteke, guk gauzak gaizki eginez gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!