Euskararen Legea aldatzeko proposamenak aztoratu egin du UPN: Yolanda Barcinak dio helburu politikoen araberako "eskaera artifizialak" sortzen ahal dituela. Iribas kontseilariak argudio ekonomikoak eman ditu D eredua hedatzearen aurka agertzeko. EH Bilduren aburuz "aldaketa partzialetatik haratago" joan behar da nafar guztien hizkuntza eskubideak ziurtatzeko. ELA sindikatuak dio Eztabaida Sozialaren Kontseilua CEN, UGT eta CCOOri eginiko "erreskatea" dela. CCOOk ohartarazi du familien %17,6 bizi direla pentsiodun bati esker.