Metropoli Forala 2014-10-21

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 21a

Sortzen elkarteko kide Sergio Iribarrenekin euskararen legearen aldaketaz mintzatu gara. Maria Chivite, PSNko hautagai berriaren inguruan aritu gara Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkarietako kazetariekin. Ioar Cabodevilla eta Xabi Urroz arkitektoek Opuseko unibertsitatearen museoaz hainbat xehetasun eman dizkigute. Hispania Verde taldexka faxistari aurre egiteagatik Erronkari Ibarreko hainbat herritar zigortu nahi dituzte isunekin eta inputazioekin. Horren berri eman digu kaltetuen eledun Aitziber Ganuzak. Eider Rodriguez idazlearen eskutik jaso dugu gaurko mikro-ipuina. Ion Celestino musikariak jazz doinuak ekarri dizkigu Irrintzi dorrera. Edu Lartzanguren kazetariari esker irribarre mehar batekin amaitu dugu saioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!