Aitor Etxarte: B. andrea guztien aurka. Guztiok bere aurka.

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 20a

Aurreko egunetan Parlamentuan saioak izan dira. Ustekabe gutxi. B. andreak egurra zabaldu du. Gehiengo sozialaren ordezkari politikoek ohikoa duten joerari eutsi diote eta B. andreari egurra eman diote. Ez dute ikasi joera horrekin bere itzala hauspotzen dutela eta diskurtso berria zabaltzeko aukera errekara bota dute. Oposizioak batzar entretenigarria sortu du, presidentearekiko idolatriaren sustatzaile izan da eta alferrikako politika eredugarria egin du. Parlamentuan gehiagoa dira baina ez dute gaitasunik beste politikak bideratzeko eta bermatzeko. Beraiek ere arazoaren parte dira. Beste zerbait egiteko gauza ote dira? Bestelako proiektuak bultzatzeko? Politika-batzarra hau, besteak beste, gaitz sakon baten sintoma da: ezkerraren paralisiarena.

Judako erreinua k.a.VIII.mendean errealitate gordina zuen: aberastasunak gutxiren esku zen eta jendarteko solidaritatea gero eta urriagoa. Hor agertzen da Amos profeta nekazaria egoera aldatu nahian. Itun Zaharrean berea den ondorengo testu iraultzailea irakurriko duzue:

“Honela dio Jaunak:/ Gorroto eta higuin ditut/ zuen jaiak,/ ez ditut atsegin/ zuen kultu-batzarrak./ Aldare gainera/ ekartzen dizkidazuen/ erre-opari eta labore-opariak/ ez ditut atsegin,/ zekor gizenen elkartasun-opariei/ bizkarra ematen diet./ Kendu nire ondotik/ zuen kantuen zarata-hotsa,/ zuen zitara-soinurik/ ez dut entzun nahi./ Datorrela, bai, zuzenbidea/ ura bezala,/ datorrela justizia,/ beti darion erreka bezala” (Amos 5. 21-24)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!