Mikel Irizar: Maria nora zoaz?

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 20a

Argazkian Maria Chivite, PSNren zerrendaburu izateko hautatu berritan. Atzean, photocall baten antzera galdera ikur mordoa.

Ikur bat sakatu eta hau irakur daiteke: hautagai ofizialista izan arren botoen %60a ere ez baduzu lortu, zein leku egingo diezu kritikoei?

Eta beste batean: berriki inkesta batek zioen moduan maiatzean bosgarren indarra bazarete, dimititu egingo duzu?

Ondoko ikurrean: Nafarroari zer dagokio, erabakitzeko eskubidea ala obeditzeko obligazioa?

Hurrengoa: D ereduarekin iragarri duzuen jarrera aldaketak zerbait gehiago esan nahi du?

Azken aurrekoa: Espainiako politikak tentatu zaitu?

Eta azkena: Miguel Sanzek deituko balizu afari sekretu baterako, kontatuko zenioke belarrira Yolanda Barcinari?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!