Parlamentuak Barcina gaitzetsi du Volkswagenen BEZaren aferan izan duen jokaera "ez eraginkorragatik"; Itun Ekonomikoaren Nafarroako batzorde koordinatzailea premiaz biltzeko ere eskatu du Legebiltzarrak, eta alderdi politiko guztietako ordezkariak izan daitezela bertan. Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sareak ohartarazi du 80.000 nafar baino gehiago daudela egoera larrian: "erreskatea" behar dute, esan dute Pobreziaren aurkako Sarekoek. Hauteskunde sindikalen sasoia hasteko ekitaldia eginen du gaur LABek Labriten. Iritzien Plazan gaur: Fernando Mendiola.