Xabier Barber: Excálibur txakurra eta Taconerako oreina

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 17a

Zer dute elkarren artekoa bi animalia horiek? Bada, egun hauetan biak sakrifikatuak izan dira (pertsonek hil dituzte) eta biak berria izan dira.

Txakurra hil zuten Ébolak kutsatuta egon zitekeelako, bere nagusia dagoen bezala. Inguruko pertsonak ez dituzte hil (kasu hauetan erail esanen litzateke, ezta?); aitzitik, aztertu dituzte eta libre eta bizirik daude.

Oreina hil zuten, Zaldi eroa nire lagunak Berriako marrazkian zioen bezala, "udazkenean orein arra izateagatik". Bestela joka zezaketen? Bai, oso era sinplean: hartu eta bere tokia naturala den mendira eraman eta bakean utzi.

Jakin ongi dakit beste gauza larriak (batzuentzat, hauek baino askoz ere larriagoak) suertatzen direla egunero. Batzuek sentsibilitatea erakutsi dute animaliekiko; beste batzuek (kasu batzuetan berek) normalean erakusten dute eta horietariko batzuk kexu daude besteekin.

Bada, ni bi taldeak beharrezkoak direlakoan nago, mundu hau hobetuko badugu: bidegabekeria guztien aurka, gehiegietan animaliekiko dugun bihozgabeko jarrera barne.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!