Yolanda Barcina, politika orokorreko eztabaidan: "harro nago legealdi gogor honetan presidentea izateagatik, Gobernuari esker Nafarroa historiko krisirik larrienetako bat gainditzen ari baita". Oposizioko taldeek autokritikaren hutsa sumatu ditu Barcinari: "errealitatetik urrun" dagoen presidentea da, esan dute taldeetako eledunek. Barcinaren eta oposizioaren hitzaldien ondoren, ebazpen proposamenak aurkeztuko dituzte taldeek, eta horien eztabaida eta bozketarekin amaituko da bihar erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida, legealdiko azkena. Goizean entzunen direnen kronikak eta Ibai Fernandez kazetariaren analisiak Iruñerrian Gaur. Iritzien Plazan Jon Abril.