Metropoli Forala 2014-10-16

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 16a

Aste honetan, zabor organikoaren gaikako bilketa egiteko 5. edukiontzia paratu dute Iturrama, Ermitagaña eta Mendebaldea auzoetan. Horri buruz mintzatu gara Garikoitz Perurena, Iruñerriko Mankomunitateko ingurumen hezitzailearekin. Bestetik, Sakanan burutzen ari diren atez ateko sistemaz aritu zaigu Aitziber Zufiaurre biologo urdiaindarra.

Iruñerriko hautetsien solasaldian, gaur, Atarrabiako alkate Kirio Gastearena, Berriozarko alkateorde Raul Maiza eta Berriobeitiko zinegotzi Koldo Abrego izan dira gurean. Euskara batuak mende erdia bete du. Euskalkiez eta euskara batuaz hitz egin dugu Miel Anjel Elustondo kazetari eta idazlearekin eta Koldo Zuazo irakaslearen adierazpenak ere jaso ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!