Nafarroan 25.000 lagun bizi dira gizarteratze errentarekin; azken urtebetean %30 hazi da laguntza horrekin bizi diren familien kopurua; Nafarroako Gobernuak bazterketa sozialari aurre egiteko plan integrala aurkeztu du. Sodenak azken urteotan egin dituen inbertsioei babesa adierazi die Gobernuak, Kontuen Ganberak egin duen txosten kritikoaren harira. Osasuna futbol taldeari laguntzeko prest Gobernua, oposizioa ere bai iraganeko erantzukizunak argitzen badira. UEMAk neurriak eskatu ditu osasun etxeetan eta liburutegietan euskarazko zerbitzua ziurtatzeko. Iritzien Plazan gaur: Nerea Fillat.