Norbait harrituko litzateke ikusiko balu Artur Mas, penintsulako astekaririk garrantzizkoenetako orrialdeetan, Europako betaurreko onenen publizitatea egiten? Ez dut uste. Dela optikako modelo bezala, dela bestelako negozioetan, politikatik kanpo karrera profesional bat egiten ahalko lukeela susmatzea da politikari moduan sinesgarritasun apurra ematen diona. Bestalde, norbait harritu al da Konstituzionalak Catalunyako erreferendumari buruz hartu duen erabakia ikusita? Ez, Masez aparte, ez, antza denez, gaurko argazkian ikusi diodan moskeo itxuraren arabera. Eta moskeo itxura horrek ez dio on egiten bere sinesgarritasun politikoari. Oker ibiliko naiz, ia beti bezala, baina nago erabakitzeko eskubidea utopiaren linbotik mahai gainera etorri izana dela benetan moskeatzen duena, erregimeneko gainerako politikariak bezala.