Alcorconek bi, Osasunak huts. Gorritxoek galdutako partiduaren analisia egin du Aritz Agirrek. Astea zazpi txiotan laburtu digu Iker Tubia tuiterlariak. Santi Leone historialariak hispanitatea, Espainia sakona, España una y no cincuenta y una izan ditu mintzagai. Iban Zaldua idazlearen eskutik jaso dugu gaurko mikro-ipuina. Txistua zuzenean entzun dugu Urtzi Iraizoz musikariaren eskutik. Harresi urbanoei buruzko nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte aste honetan Iruñean. Uxua Domblas eta Bixente Taberna arkitektoek xehetasunak. Iritziaren tartean, Aitor Etxarte irakaslea, Joseba Beramendi marrazkilaria eta Mikel Irizar kazetaria.