Argazkian Adolfo Araiz irribarretsu. EHBilduren presidentegai izendatu dute, herenegun. Aspaldian lehen lerrotik atzendua zen, HBko zuzendaritzaren kontrako epaia eman zenetik, 1997an. Eta atzendua zelako gogoratu nahi izan dugu denok nolakoa zen Adolfo orduan, ea antzematen genuen bere izendapenaren gakoren bat.
Eta horrekin batera etorri da galdera guztien ama: errejimen aldaketarako Adolfo ala Uxue? Nafarroatik lagun batek zioen: ‘Boto gehiago Adolfok, presidente izateko aukera gehiago Uxuek’.
Bistan da aritmetika konplexua beharko dela Nafarroan udaberrian: lehenik, alternatiboen batura aski izatea aldaketarako; eta gero batura bera posible egingo duen akordioa, kudeatuko duten liderren izenak eta guzti. Indarra eta argia alde izan ditzazuela, lagunak!