Atzo Katakrak-en, Aldaketa Sozialaren Aldeko Batzarrak antolatutako mahai-ingururan, BILDU, GEROA BAI, PODEMOS, EQUO eta I-E-ko hainbat parte-hartzaile entzuteko aukera izan genuen.
Guztiek bat zetozen Nafarroan hain beharrezkoa den aldaketa gauzatzeko formulak aurkitu behar direlaren ideiarekin eta hau guztia ezinezkoa izanen dela hiritarron mobilizazioarik gabe.
Haiek esan bezala, argazki polita osatzen zuten laurok elkarrekin (PSN-ek ez omen zuen etorri izan nahi eta eskerrak! ) baina nik, betikoa entzun nuelaren sentsazio pittin batekin joan nintzen. Oso ongi egin zuten arren eta asmo onak bazituzten ere, oinarrizko politikan gabiltzanok ongi dakigu zein zaila den batera jokatzea...
Boterea bereganatzeko borrokak lehentasuna izan ohi du defendatzen diren xedeen gainetik. Hori onartezina da; eta are gutxiago , une honetan.
Asmoetatik ekintzetara pasatzeko eta benetako aldaketa lortu ahal izateko, irudimenean , afektibidadeetan eta antolakuntzan oinarritutako bultzada eman beharko dugu guztiok, aldaketa guztion esku baitago eta guztiok izan behar dugulako horren arduradun!! aukera paregabea dugu orain! Bilaka dezagun errealitate kalean hainbestetan entzundako oihartzuna: UPN-PSN KANPORA!!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!