Ebola krisiaren haritik, Nafarroan profesionalei informazio eta formakuntza eskaintzeko plan bat iragarri du Osasunbideak. AFAPNA sindikatuak inprobisazioa, protokolo egokien falta eta desinformazioa salatu ditu. Parlamentuak atzera bota du testuliburuen gaineko kontrola areagotzea eskatzen zuen PPNren mozioa; aniztasuna sustatzeko deia egin du oposizioak. Biharko LOMCEren aurkako manifetazioa antolatua dute hezkuntza eragileek: Anotniutti parketik abiatuko da, 17:30ean. Arrantzale bizardunen epaiketaren inguruan solastu dira Metropoli Forala saioan oposizioko hautetsiak. Hilaren 19an Zangozan ospatuko den Nafarroa Oinez festaren inguruko xehetasunak ere ezagutu ditugu. Iritzin Plazan gaur: Laura Perez.