Urriaren 11n, Europaren zehar, TTIPren aurkako ekitaldiak antolatu dira. TTIP letra-zopa bat izan zitekeen. Baina ez, " Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren” ingelesezko siglak dira.
Hori negoziatzen ari omen dira, iaztik, Estatu Batuak eta Europar Batasuna; helburua, datorren urtean sinatzea da, inor ez kontsultatu gabe, noski. Multinazionalek, finantzariek eta abarrek, aseezinak direnez, gero eta askatasun handiagoa nahi dute bere diruarentzat. Aldi berean, askatasun handiagoa langileen eskubideak eta ingurugiroa izorratzen jarraitzeko, baita elikadura-subiranotasuna mugatzeko eta zerbitzu publikoak, ura eta beste errekurtso batzuen kudeaketa lasaiago pribatizatzeko ere.
Bihar beraz, hau dena salatu eta sekretupean egiten ari den negoziazioa geldi dezaten eskatu behar dugu kalean. Hemen, Iruñean, eguerdiko 13:00etan, udal plazan. Gero borrokak jarraituko du, asko baita jokoan Atlantikoaren bi aldeetako gizarteentzat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!