Josi Basterretxea: Historia eta memoria

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 10a

Gizon handi baten argazki txikiak aurkitu ditut hor zehar: egunkarien azaletan batzuk, barrualdean beste batzuk. Betaurrekoekin, haiek gabe. Irribarretsu, serio. Jertse gorriarekin. Urdinarekin. Patrick Mediano da aurtengo Literatura-nobel sariduna.

Zirraratsua da haren literaturaren tematika. Sarritan, Bigarren Mundu Gerrateko urte beltzak hartu ditu gogoan idazleak. Frantziako okupazioa. Frantsesen kolaborazionismoa. Naziak. Juduak.

Gizakien deskribatzaile, istorioen narratzaile eta ametsen epaile… Horra idazle bat. Gallimard etxearekin argitaratu du asko Modianok. Argitaletxe frantses horrek ere badu bere historia… kolaboratzaileekin eta erresistenteekin…

Eskoletako historia-liburuak baino memoria argiagoa du, batzuetan, literatura-liburuak. Historia ulertzeko, literatura behar izaten da batzuetan. Bizitzaren paradoxak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!