Fermin Erbiti: Pluraltasuna

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 9a

El Diario.es egunkari digitalak Nafarroako edizioa aurkeztu zuen herenegun Iruñean. Pozgarria da holako ekitaldietara joatea. Horrek esan nahi du batzuk mugitzen ari direla, kazetaritzaren merkatua oso zaila izanagatik, batzuek ahaleginak egin nahi dituztela proiektu berriak aurrera ateratzeko.

Kasu honetan, gainera, ikuspegi periodistikoa nagusituko da, jabeak kazetariak direlako eta ez bankuak, egunkari handietan gertatzen den bezala. Independentzia eta kritikotasuna, beraz, errazagoak izan daitezke.

Tamalez, edizio berriak ez du eragin handirik izanen kazetari langabetuen zerrendan. Lagun eta erdi, horixe da egunkariko plantilla. Alegia, bi lagun, baina bietako bat lanaldi erdian. Aski egiten dute, hori egia da. Beste kontu bat da ez ote diren itoko.

Herenegungo ekitaldia interesgarria izan zen, batez ere Ignacio Eskolar zuzendariaren hitzaldia. Kazetarien independentziaz gain, pluraltasuna ere aldarrikatu zuen. Ordu eta erdiko ekitaldian lau hizlariri entzun genien. Inork ez zuen euskaraz hitz bakar bat ere egin.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!