Jon Alonso: Ardurarik ez

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 8a

Gaurko argazkia mikroskopio elektroniko batez aterata dago, eta egunkari guztietan dator. Hamalau mila nanometroko luzera daukan hari bat da, eta 7 proteina kodifikatzen dituen ARNko kate bakarra dauka. Gogotik bota behar dugun izerdiaren bidez transmititzen da gorputzetik gorputzera, besteak beste. Txikia bada ere protagonismo handia hartu du egunotan, batez ere izen profetikoa daukan osasun ministro batek erakutsi digulako zer nolako txandrioak gertatzen diren gizartea zuzentzeaz arduratzen omen direnak ezer zuzentzeaz arduratu ez, eta geratzen zaizkigun sos apurrak gure patrikatik eramatea beste ardurarik ez daukatenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!