Iruñerrian Gaur 2014-10-07

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 7a

Espainiako Gobernuak atzeratu egin du Itun Ekonomikoaren batzorde koordinatzaileak gaur egitekoa zuen bilera. Estrasburgok berriz ere zigortu du Espainia tortura salaketak behar bezala ez ikertzeagatik. Madrilgo ebola kasua aztertzeko bilera Madrilen Ana Mato Osasun ministroak erkidegoetako osasun zuzendariekin. Dialogo Sozialerako Kontseilua sortzea "arrazoizkoa" dela esan dute CEN Nafarroako Enpresarien Konfederazioak, UGTk eta CCOOk. Iruñean, bihar hasiko da iazko txupinazoan ikurriña zintzilikatzeagatik auzipetuta dauden bost lagunen aurkako epaiketa. 20.000 entzunaldi baino gehiago izan ditu 24 orduan Badok.info atarian Berri Txarrak taldearen ""Lemak, aingurak" single berriak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!