Iazko sanferminetako txupinazoan ikurriña zabaldu zuten bizardunen kontrako epaiketa hasiko da bihar. Mikel Valdivielsok eman dizkigu auzi horren xehetasunak.
Gaurkotasun politikoaz aritzeko Berria egunkariko Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez izan dira kazetarien solasaldian.
Alde zaharreko taberna berriak. Berriak eta diseinuzkoak. Sarritan, baztertuta zeuden tokietan ireki dituzte. Gainera, alde zaharrera jende berria erakarri dute. Fenomeno hori aztertu dugu Ioar Cabodevilla eta Xabi Urroz urbanista gazteekin.
Manugaitz musikariaren eskutik, hip hop eta rap erritmoak nagusitu dira gure uhinetan.
Gaurko mikroipuina Karmele Jaio idazleak helarazi digu.
Irribarrea mehar batekin amaitu dugu saioa Edu Lartzanguren kazetariaren gogoetarekin.