Iruñerrian Gaur 2014-10-06

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 6a

Testuliburuen aurkako gurutzadan UPNk PSN eta PPNren babesa jaso du Parlamentuan. Adierazpen instituzional bat onartu dute testuliburuek errealitate instituzionala errespetatzearen alde. PSNk lege proposamen bat eraman du Dialogo Sozialaren Kontseiluari izaera legala emateko. Premiazko bidetik eta irakurketa bakarrean onartu nahi dute Gobernuak, CENeko enpresariek, UGTk eta CCOOk sinaturiko akordioaren lege proposamena. Euskararen Legea aldatzeko aukera bat lantzen ari dira oposizioko taldeak; ekimena oraindik ez du formalki aurkeztu I-Ek sozialisten azken erabakiaren zain. Hainbat dendatan salgai gaurtik aurrera Euskalerria Irratiaren aldeko Ene Kantak CD-DVDa. Iritzien Plazan: Nekane Perez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!