Osasunak huts eta bi galdu zuen larunbatean Racingen kontra jokatu zuen partidua. Aritz Agirre kirol kazetariak egin digu norgehiagokaren analisia . Iker Tubia tuiterlariak asteak utzitako zazpi txio interesgarri aukeratuko dizkigu. Santi Leone historialalaria txorimaloez aritu zaigu. Haurrak izutzen dituen txorimaloa, Jose Iribas. Txorimalo zaharraren itxura duen txorimalo berria, Maria Chivite. Metropoli Foraleko laborategia zabaldu dugu IgNobel sariez solasteko Iosu Royo eta Ana Galarraga zientzia adituekin. Irribarre mehar batekin amaitu dugu saioa, Iñigo Astiz poetaren eskutik.