Aitor Etxarte: Batua berriro jomugan?

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 6a

Iñigo Astizek aurreko astean artikulu bilduma interesgarria eskaini du Euskaltzaindiak euskararen batasunerako bidea 1968an onartu zuenetik egindako bideak aztertuz. Sorrerako egoeraren larritasuna adierazteko gogora ekartzen du 1970an Lur, Kriseilu eta Hatsapenak argitaletxeek sinatu zuten dokumentu batean ziotena: “Euskal gaiztoko dialekto mordoiloetan idatzitako lanak ukatuko dituela jakin-arazten du, eta bide batez euskeraren batasunik nahi ez duten euskaldunak euskararen eta Euskalerriaren etsaiak direla deklaratzen du”.

Harrigarria gerta daiteke garaiko giroa ezagutu gabe. Arantxa Urretabizkaia idazleak oso gertutik sufritu zuen eta aipatzen du: “Euskara batuak izan zuen sortze liskartsua kontuan izanda, kasik mirarizkoa iruditzen zait gaur egungo onarpen maila”. Dena dela, bat egiten du azken urteetan zabaltzen ari den joera kezkagarriarekin: “Iruditzen zait han eta hemen sendotzen ari dela euskara batuaren ordez zokokeriarik zokokoenak erabiltzeko joera. Baina, oro har, euskara batua 1982. urtean hasi zen bere izenondoa galtzen: hortik aurrera, euskara zen eta kito. Beraz, euskara batuaren erronkak euskararenak dira, ez beste”.

Akademiak hasieratik adierazi zuen euskalkiak eta tokian tokiko hizkerak aztertu eta landu behar direla. Berrogeita hamar urte beranduago, eta arrazoiak bestelakoak izanik, esan daiteke gaia ez dugula bideratzen jakin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!