Ekonomia eta enplegua suspertzeko hiru urterako itzarmena sinatu dute Gobernuak, CEN enpresarien konfederazioak, UGTk eta CCOOk. Parlamentuan, oposizioak atzera bota du UPNren zerga erreforma. Atarrabian, Urko Rodrigok Rural Kutxarekin duen zorra etxea emanda kitatzeko konpromisoa lortu du, aurrezki kutxaren bulegoan kateatu ondoren. Kontuen Ganberak dio toki erakunde asko eta txikiak egoteak zaildu egiten duela zerbitzu publiko egokiak eskaintzeko nahikoa baliabide izateko aukera. Koldo Martinezek erretiratu egin du Geroa bairen Iruñeko alkategaia izateko hautagaitza. Iritzien Plazan: Fernando Mendiola.