Josi Basterretxea: Kataluniako ortzadarra, distiratsuago

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 3a

Lagun bik eusten diote ortzadarraren koloreak dauzkan banderari, Kataluniako Parlamentuan. Ez daude bakarrik, haien inguruan adiskide-koadrila bat dago. Poza nabaritzen da denen aurpegian. Irabazi izanaren poza.

Oso aktibo dago aspaldion Kataluniako Parlamentua. Eta atzo homofobiaren aurkako araudia onartu zuen. Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen aurkako jarrerak zigortzeko araudia onartu dute Katalunian.

Ia laurehun salaketa jaso zituen Homofobiaren Aurkako Kataluniako Behatokiak iaz. Egunean, salaketa bat.

Gaurtik aurrera, zigorgarriak izango dira Katalunian lesbiana, gay, bisexual eta transexualen aurkako laidoak, laneko diskriminazioak eta erasoak.

Estilo honetako lehen legea da munduan. Distiratsuagoa da gaur ortzi-muga Katalunian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!