Lau langabe gehiago irailean abuztuan baino, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren arabera. Orotara, 46.206 langabe daude Nafarroan. Gizarte Segurantzan 834 afiliatu gehiago abuztuarekiko. Kontratu gehiago sinatu dira bai, baina %5 besterik ez dira mugagabeak. Sartagudako Memoriaren Parkean emakumeak omentzeko eskultura jartzeko laguntza emateko eskatu dio Parlamentuak Gobernuari. Xabier Morrasen margolanen erakusketa irekiko dute bihar arratsaldean Ziudadelako Armen Aretoan. Iritzien Plazan: Jon Abril.