Metropoli Forala 2014-10-02

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 2a

EILAS sindikatuko Kepa Yecorarekin eta Sortzen Elkarteko Gari Torregrosarekin, Jose Iribas, hezkuntza kontseilariaren adierazpenez mintzatu gara. Hauteskundeei begira, Nafarroako alderdi politikoak aurkeztu eta aurkeztuko dituzten hautagaiez hitz egin dugu. Horrekin batera, Kataluniako egoeraz aritu gara Martin Haranbururekin, Bartzelonan bizi den soziologo euskaldunarekin. Iruñeko Irrintzi Dorrean, bapatean, lur hartu du Amatrix estralurtarrak. Hong Kongetik zuzenean aritu zaigu Hodei Arrausi kazetaria. Musikaren tartean, Ion Celestinok ekarritako perlak entzun ditugu. Irribarre mehar batekin amaitu dugu saioa, Patxi Huarte, Zaldi Eroa marrazkilariaren eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!