Iruñeko D ereduko ikastetxeetatik desagertu da bertsolaritza ikasgaia Nafarroako Gobernuak diruz laguntzeari utzi diolako eta hiriko udalak ere muzin egiten diolako. Ehundaka dira hau gabe gelditu diren neska-mutikoak. Egoera honen aurrean bertso eskola berriak abian jartzeari ekin diote Bertsozaleen Elkartetik. Gu Arrotxapekoan izan gara gaztetxoekin eta Xabi Terreros bertsolariarekin solasean.