Metropoli Forala 2014-10-01

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 1a

Nafarroako parlamentarien Biltzar Ttipian Bilduko Bakartxo Ruiz, Geroa Baiko Manu Aierdi eta Aralarko Xabi Lasa izan ditugu. IKAko euskaltegien matrikulazio kanpainaren berri eman digu Sagrario Aleman irakasleak. Misericordia Etxearen ondoan egin nahi duten azalera handiko saltokiaz mintzatu zaizkigu Bixente Taberna eta Uxua Domblas arkitektoak. Ecuador Bidaiak agentziaren ateak zabalduko dizkigu Gorka Bereziartua kazetariak. Gaurko bidaia Kataluniara egin dugu. Udazken honetarako saskia bete digute Aitziber Zufiaurre biologoak eta David Garnatxo, Landare Elkarteko arduradunak. Iritziaren tartean hiru idazle gurean: Jon Alonso, Aingeru Epaltza eta Angel Erro.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!