Nafarroako Gobernuak euskarazko 22 liburu erretiratzeko agindu du. Jose Iribasek aitortu du ez dakitela erabiltzen ari ote diren, eta zein ikastetxetan. Erabaki honen berri eman du PSNko legebiltzarkide bat D eredua eremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetara zabaltzearen alde agertu delarik. Foru Gobernuak ontzat eman ditu Estatuak heldu den urtean Nafarroan eginen dituen inbertsioak: dio AHTan, Nafarroako Ubidean eta Esako urtegian inbertitzeak "ekonomia produktiboa" sortzen duela. Iruñeko Planetariora joan gara bisitan: gaur arratsaldera arte filmak 360 graduko kupula batean ikusten aukera eskaintzen ari dira. Iritzien Plazan: Nerea Fillat.