Aingeru Epaltza: B plana

Euskalerria Irratia 2014ko urriaren 1a

Kataluniako Generalitateak ez du intsumisiorik deklaratu Konstituzio Auzitegiaren errekerimenduaren aitzinean. Baina Kataluniako Generalitateak ez du adierazi Konstituzio Auzitegiaren errekerimenduari men eginen dionik. Ba ote da erdibiderik agindu bati obeditzearen eta ez obeditzearen artean? Espainiako Gobernuarena, Konstituzionalarena… etortzen ari den guztia aurreikusteko modukoa zuen Gobernu Katalanak. Honezkero, pentsaezina da atzera egitea, irrigarri gelditu gabe. Ibarretxek 2005ean ez bezala, Artur Masek, 2014an, B plana baduela iradoki zuen lehengo igandean. Zein izan ote daitekeen ikusteko irrikan gaude hemen. Zerbait ikasteko, bederen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!