Xabier Barber: Eroskeria

Euskalerria Irratia 2014ko irailaren 26a

Ez dakit lokatz batean sartuko naizen ala ez, baino kezkatuta nago eta banoa. Volkswagen-eko BEZa dela eta, hainbat iritzi ari dira plazaratzen, ia-ia aho batez, erranez Estatu espainiarrak kendu beharko lukeela Zerga Agentziak jarritako salaketa edo dagoen errekurtsoa. Horren arabera, Estatuak barkatu beharko lioke Nafarroari azken urte hauetan irregularki eskuratutako diruaren zorra, 1.500 milioi euro inguru.

Nire galdera da: zergatik? Diru hori ez dagokigu nafarroi. Eztabaida dezagun Estatuarekin dugun "Cupo"ari buruz, monarkia, ejertzito edo poliziak, adibidez, ez ditugula nahi eta, beraz, ez ditugula ordaindu behar. Eta jarrai dezagun eztabaida, benetako ezkerraren aldetik, Barcina eta bere gobernuarekin, adibidez AHT eta abarreko gastuak kolokan jartzen, diru hori jendearen benetako beharretan gastatu behar dela esanez.

BEZaren dirua eskatuz, Estatuaren eroskeria onartzen dugulakoan nago eta, ene ustez, ez da hori gure bidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!