Etxeratek "pozik" hartu du Ventura Tomé presoa aske utzi izana, baina larriki gaixo dauden beste 10 presoak ere askatzeko eskatu du. Doako abortu librea kalean eskatzen jarraituko dutela esan du Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataformak. Bestetik, Auzitegi Konstituzionalak babesa adierazi dio medikuen artean kontzientzia eragozleen erregistroa sortzeko Foru Legeari. EKEk salatu du UPNren hizkuntza politika "euskaldunen" kontrakoa dela. Urdazubiko SOS Alkerdi elkarteak, bestetik, inguru horretako harrobia ustiatzeko proiektua bertan behera uzteko eskatu du "arriskuan dagoelako ondare kulturala eta ekologikoa".