Egungo abortu legearen aurkako helegiteak erretiratzeko eskatu diete UPN-PPri gainontzeko alderdi politikoek. Pozik hartu dute UPN ez beste guztiek Rajoiren gobernuak abortu erreforma erretiratu izana. Montoro: "egun zentzurik ez duten" legeen aurkako helegiteak erretiratuko ditugu. Volkswagenen BEZaren kontura jarritakoa da horietako bat, Muniain Foru Gobernuko eledunaren arabera. Foru Ogasunak ia 2.000 milioi euro gehiago biltzeko aukera luke zerga presioa Europako Batasunekoarekin parekatuta. ELA sindikatuak salatu du 7,1 puntu txikiagoa dela zerga presioa hemen, eta maila berean jartzeko eskatu du. Iritzien Plazan gaur: Floren Aoiz.