Iruñerrian Gaur 2014-09-23

Euskalerria Irratia 2014ko irailaren 23a

Salestarren operazioan diru publikorik ez dela galduko ziurtatzeko eskatu dio oposizioak gobernuari. Luis Zarraluki kontseilariak esan du administrazioari ez diola galerarik eraginen proiektuak, baina ez du datu bakar bat ere eman berme gisa. Parlamentuko Osasun batzordean landa guneetako hautetsi eta profesionalek salatu dute larrialdi zerbitzuan eginiko berrantolaketaren ondorioz okertu egin direla arreta eta langileen baldintzak. LOMCEren aurkako manifestazioak antolatu ditu urriaren 11n Euskal Herrian Gure Hezkuntza eraiki plataformak. LOMCEren aurka bizikleta martxa egin zuten 40 adingabek 700 euroko isunak jaso dituzte Iruñeko Udaletik. Gizarte Erakundeen Koordinakundeak salatu du "antzua eta bidegabea" dela Foru Gobernuak planteatu duen erreforma fiskala. Uxue Barkos izanen da Geroa bairen hautagaia foru hauteskundeetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!