Volkswagenen BEZaren aferan, bilera gaur Montorok eta Pablo Zalbak: Montorok "konpromiso irmoa" du Nafarroak urtean gehienez 25 milioi euro ordaindu ditzan, esan du Zalbak. Ostiral goizean emanen ditu azalpenak gaiaren inguruan Barcinak. Osasunbidean gertatzen ari denaren inguruan azalpenak eman beharko ditu Marta Verak Parlamentuan, eta Juanjo Rubiok dimisioa emateko arrazoiak azalduko ditu. Heldu den urterako UPNren gobernuak ezarri duen gastu-sabaia kritikatu du oposizioak. 28 gazteren aurka gaur Madrilen hasi den epaiketa "politikoa" dela salatu dute Bilduk eta Aralarrek. Nestor Basterretxea zenari omenaldia gaur eta bihar. Iritzien Plazan gaur: Nekane Perez.